XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azter itzazu hurrengo baieztapenak eta ebatzi egia/faltsua edo A/B/C/D.

Jarri erantzunak azken orriko laukietan.

Gaizki erantzundako bakoitzeko ongi erantzundako bat baliogabetuko da.

1. Egileak 3. pertsonan eta lekuko gisa narratzen du istorioa.

2. 1425ean Butroetarrek Otsandio eraso zuten eta bertako biztanle guztiak hil, Presebal ezik.

3. Oñaz eta Ganboarrek lurralde banaketa garbi bat zuten:

Bizkai osoa Oñaztarrena zen eta Gipuzkoa osoa Ganboarrena.

Aramaio ere Oñaztarrena zen.

4. Mungia aldea Jaun Peru Abendañokoren eremua zen, baina Gomiz Onzalutxek eskuratu zuen bi gudu odoltsuren ondoren.

5. Jaun Gomizen seme zaharrena, Jaun Eneko, Mungiako Madalen Ortirekin ezkondua zegoen.

6. Begi Urdinak hiru seme-alaba zituen: Mari Gabon, senarragandiko alaba; bi seme Gomiz Onzalutxekin.

7. Egilea narrazioa eta deskribapenaz baliatu da istorioa kontatzeko.

Ez dago elkarrizketarik.

8. Butroera eginiko bisitaldian Jaun Matxin Olasoko eta Onekaren ezkontz eguna finkatu zen.

9. Jaun Peru Abendañok Begoñako dorretxea eraso eta suntsitu zuen eta bertan Onzalu, Butroeko jaunaren semea hil.

10. Begoñako sarraskiaren ondoren Gomiz Onzalutxek Jaun Peruren Lekutioko gazteluari eraso zion.

11. Autoreak esaten digu istorioaren garaian elkarrizketak ez zirela hika egiten, beti zuka baizik.

12. 1444ean, mendekuz, Butroetarrak Larrabetzuko dorretxea hartu zuten eta bertako biztanle guztiak hil.

13. Jaun Gomizek ez zion inolako ordainik eman nahi izan Otxoa semeari, hau guduan adoretsu aritu arren.

14. Mari Urtiz, Jaun Matxinen ama, pozarren agertu zen hasiera-hasieratik, bere semea Onekarekin ezkonduko zela jakitean.

15. Aramaioko Ibarra jauregian bizi zen Begi Urdina, Jaun Gomizen maitalea.

16. Jaun Gomiz Aramaioko bere menpeko jaunekin (Jaun Iakue eta Jaun Petri) haserretzera iritsi zen zergen banaketagatik.

17. Otxoak aita hil nahi izan zuen, baina alde egin behar izan zuen Butroetik lortu gabe

18. Lekutioko gazteluan, Otxoak, Arexola eta Baraxuengo jaunek eta Jaun Peru Abendanok elkar laguntzarako itun bat lortu zuten.

19. Jaun Peru eta Baraxuengo Jaun Petri ados jarri ziren Otxoa Butroeko hiltzeko:

Jaun Peruk berak hil zuen Otxoa.

20. Jaun Peruk Aramaioko Mendiola eta Ibarrako jauregiak hartu zituen, azken hau Begi Urdinaren laguntzarekin.

21. Joan Latzek hil zuen Arexolako jaunaren anaia ere: Jaun Bikendi.

22. Baraxuengo Jaun Petrik, Joan Latzen aitak, Arexolako Jaun Iakueri sinesterazi zion Mendiolako Jaun Estibariz eta kapitain bat izan zirela Otxoa eta Jaun Bikendiren hiltzaile.